![]() |
Daniel Grao aktore katalanak jarriko dio aurpegia Jose Antonio Aguirreri. / ETB |
Donostiako Zinemaldian aurre-estreinatuko du ETBk egun
hauetan Bilbon grabatu den «dokumental berritzailea»
Egun hauetan, 'Aguirre Lehendakaria' dokumentala grabatu
dute Bilbon. Daniel Grao aktoreak Lehendakariaren ibilbide pertsonal
eta profesionalean barrena egingo duen ikerketa sakona azalduko du ETBk
Donostiako Zinemaldian aurre-estreinatuko du dokumentalean. Ondoren, telebistaz
eskainiko da. Grabazioa Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregian egin da, eta
Aguirreren bulego gisa prestatu dute,Aldundiko Bizkaitar Argien aretoa.
1976an Sabadellen jaiotako Daniel Grao aktoreak pisu handia
du Minoría Absoluta eta New Digital Media Euskadi etxeek ETBrentzat ekoitzi
duten koprodukzio honetan. Graok Lehendakariarena egiteko proposamena jasoko du
eta pertsonaiaren geografia pertsonal eta profesionalean barrena murgilduko
da, haren funtsezko ezaugarriak topatu eta Lehendakariaren figurari giza
ukitua emateko asmoz. Hori da, hain zuzen, proiektuaren abiapuntua, ETBk ohar
baten bidez azaldu duenez, «biografia dokumentala berrasmatu duen
proposamen berritzailea».
Graorekin batera, Lehendakariaren historia sakon ezagutzen
duten adituak daude, baita Lehendakaria pertsonalki ezagutu zuten lankide,
familia-kide eta lagunak ere. Aktoreak, berriz, ez du interpretatu behar
duen pertsonaia ezagutzen. Orokorrean, publikoak ere ez du Aguirre Lehendakaria
ezagutzen, eta ondorioz, aditu eta lagunekin egindako elkarrizketak, arinak eta
dibulgatzaileak izango dira.
Aldi berean, aktoreak Aguirre bere ibilbideko
momenturik garrantzitsuenetan hezurmamituko du, eta une hauetan, Lehendakariak
berak esandako hitzak ere esango ditu. Tarte dramatizatu horiek artxiboko
irudiekin batera josiko ditu dokumentalak, saioari erritmo biziagoa emanez.
Gainera, bilaketa prozesuaren helburua zen Aguirreren giza perfila
azalduko dute.
Bizitza osoaren errepasoa
Daniel Grao aktoreak egingo duen ikerketak Aguirre
Lehendakaria sakonean ezagutzeko aukera emango dio, bere bizitza osoaren
errepasoa eginez. Txokolate enpresa baten jabe zen Bilboko familia dirudun
batean jaio zen ,eta gaztetan, Athletic futbol taldean jokatu zuen.
1930ean Getxoko alkate aukeratu zuten 27 urterekin, eta 32 urte bete zituenean
historiako lehenengo Lehendakariaren karguaren zina egin zuen.
Gerra Zibilaren bonben azpian, lehen Eusko Jaurlaritzak urte
bat iraun zuen bakarrik, eta Aguirre, Lehendakari erbesteratua izan zen ia
bizitza osoan zehar, 1960ean hil arte. Gertutik ezagutu zuten pertsonek edo
bere ibilbidea sakonean ikertu duten adituek lagunduko diote Daniel Grao
aktoreari bilaketa honetan.
Horrela, bere biloba Amaiak eta iloba Xabierrek Aguirreren irudi familiarra eskainiko dute eta haren balio etikoen garrantzia azpimarratuko dute. Jose Angel Iribarrek, bere aldetik, Aguirre, futbol jokalari gisa nolakoa izan zen azalduko du.
Iñaki Anasagastik halaber, alkate moduan eta Madrilgo
Gorteetan diputatu moduan egindako lana aztertuko du, eta Andoni
Ortuzarrekberriz, Gernikan Lehendakariaren karguaren zin egitea nolakoa izan
zen azalduko du. Xabier Irujo historialariak gerraren izugarrikeriak eta
Bizkaiko herrien gaineko bonbardaketak ekarriko ditu gogora.
1937ko ekainaren 19an, Francoren soldaduek Bilbo hiria hartu
zutenean, euskal tropak erretiratu ziren, eta Eusko Jaurlaritzak atzerrira ihes
egin behar izan zuen. Alberto Santana historialariak ondorengo
hilabeteetan Aguirrek bizi izan zuen bidaia pertsonala azalduko du, Paris,
Brusela, Amsterdam hirietatik pasa eta Berlinen amaitu zuen. Bertan mozorrotuta
eta identitate faltsuarekin bizi izan zen Gestapo engainatzeko.
Arantzazu Amezagak erbestean ezagutu zuen Lehendakaria,
eta Leyre Arrieta historialariak, herrien Europa berria defendatzen zuen
europeista gisa deskribatuko du. Amaitzeko, Gorka Landaburuk bere
haurtzaroko oroitzapenak ekarriko ditu gogora, Pariseko erbesteko Eusko
Jaurlaritzaren egoitza deskribatzeko.
Daniel Grao 2001 urtean hasi zen aktore moduan lanean, eta
telebistan egin zuen lehen lana 'El cor de la ciutat' izan zen.
Hasiera hasieratik, telebistarako egubdaji lanak zinean egindako lanekin
aldizkatu zituen.
Telebistan, hainbat telesail ezagunetan lan egin du, besteak
beste, 'Hospital Central', 'El comisario', 'Amar en tiempos revueltos', 'Sin
tetas no hay paraíso', 'Los misterios de Laura', 'Aguila Roja' edo 'Sin
identidad'.
Zinean, berriz, Pedro Almodovar zinegilearen Julieta
pelikula estreinatu berri du. Parte hartu duen beste pelikulen artean,
aipagarriak dira: Acantilado, Palmeras en la nieve, La mula, La flaqueza
del bolchevique eta Volverás filmak.
Minoría Absoluta eta New Digital Media Euskadi ekoiztetxeen
arteko koprodukzioa da, esan bezala, 'Aguirre Lehendakaria' . Dokumentalaren
alorrean ibilbide luzea duten bi ekoiztetxe dira.
Minoría Absoluta etxearen 'Suñol, un crit valent' eta
'Buscando a Cervantes' saioak biografia dokumentala berritu duten lanak izan
dira. Pertsonaia historiko baten paperean sartzeko aktoreak egiten duen
ikerketa eta transformazio prozesuak balioa eransten dio dokumentalari. Bide
horretatik doa oraingo hau ere. Bestalde, New Digital Media Euskadi etxearen
'Todos los apellidos vascos' saioak, euskal historian barrena ikerketa sakonak
egin ditu eta ETBko erreferentziazko saioa bihurtu da.