EUSKAL HIZTEGI HISTORIKO ETIMOLOGIKOA AURKEZTUKO DU EUSKALTZAINDIAK



Ostiral honetan Gasteizen egingi duen Osoko bilkuran, horrez gain, oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioaren azken aurrerapenak aztertuko dira

Ostiral honetan, uztailak 22, Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren egoitzan, egingo duen Osoko bilkuran Euskaltzaindiak «mugarritzat» jo dituen bi egitasmo izango dira protagonista, Akademiak ohar baten bidez aurreratu duenez.

Hala, oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioaren azken aurrerapenak aztertuko dira eta Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa (EHHE) aurkeztuko da.

«Gogoratu behar da hiztegi juridiko-parlamentarioa osatzeko ahaleginak adostasun historikoa ekarri duela, bere garaian Akademiak eta Eusko Legebiltzarrak sinatutako akordioak bestelako atxikimenduak jaso dituelako harrezkero (hain zuzen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiena eta Nafarroako Parlamentuarena)», argitu du Euskaltzaindiak.

Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa, bestalde, Euskaltzaindiak 2009an egindako Barne Jardunaldietan abian jarri zuen egitasmoa da. Joseba Lakarraren ardurapean abiatu zen egitasmoaren xedea euskal hitzen jatorria eta historia modu sistematikoan aztertzea da, euskal hitzen orain arteko ikerketa historiko eta etimologikoetatik abiatuta, eta Orotariko Euskal Hiztegian bildutako informazioa baliatuta.

FUENTE: DIARIO VASCO  22 JULIO de 2016