ARTE PALEOLITIKOARI BURUZKO LIBURUXKA


Jesus Altuna eta Koro Mariezkurrenak egin dute. Eskarmentu handiko arkeologoak dira biak.

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak Jesus Altuna eta Koro Mariezkurrenaren ‘Haitzuloetako arte paleolitikoa Euskal Herrian’ liburuxka plazaratu du, 86 orrialdekoa, berekin DVDa dakarrena.
Bi arkeologook eskarmentu handikoak dira, aspaldi Jose Miguel Barandiaranen laguntzaile izandakoak, eta gero hainbat indusketa eta ikerketa zuzendutakoak.

Haitzulo hauetan aurkitutako artelanak –margolanak eta grabatuak– deskribatzen dituzte: Venta Laperra (Karrantza Harana), El Polvorín (Karrantza Harana), El Rincón (Karrantza Harana), Areatza (Galdames), Antoliña (Gautegiz Arteaga), Santimamiñe (Kortezubi), Lumentxa (Lekeitio), Askondo (Mañaria), Praileaitz (Deba), Ekain (Deba), Astigarraga (Deba), Altxerri (Aia) eta Aitzbitarte IV (Errenteria).

Ez dituzte aipatu duela gutxi Zestoan Antxieta taldekoek topatutako beste bi aztarnategi: Danbolinzulo eta Erlaitz. Ordurako argitalpen-lanak bukatuta baitzeuden.

Beraz, duela 40.000 eta 10.000 urte bitarteko arteari buruzko azalpenak irakur daitezke liburuxkan. 'Homo sapiens'-ak egindako artelanak, Neanderthalak ez baitzuen horretarako gaitasunik; ez da aztarnaik topatu behintzat.


ITURRIA: DIARIO VASCO (Felix Ibargutxi), 2015-III-20